XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ugutza ziñerazteko, ziñaldari (testigu) bi edo bat, al danez, artu.
Estualdian be, jaupari ta eleizgizonak, eztiranak baño len dira; gizasemea emakumea baño lenago; ta beste edozein, gurasoak baño len.
Baleiteke nozbait, edo garbiago ta eratzuago dalako, edo obeto dakialako, emakumeak gizasemeak baño egokiago ugutzatzea.
Gurasoak besterik ezean baño ezin ugutzau daikie.
Jatorrizko obena kendu ta seintxoak zerurako bidean jarteko, ugutza bear bearrekoa dan ezkero, ta ugutzera, bateatzea, orren erraza, ta jaio-parrien ilteko zoria ain urrekoa, kistar orok gazte-gaztetxotatik ikasi bear genduke ugutza emoten.
Jaungoikoa'k bere ondasun eta erruki-ateak zabaldu ta edozeiñen eskuetan itxi daroa jaioparrien betiko zoriona ¿Zer, ura baño gauza ugariagorik? ¿Zer,
¿Ez al da emen ageri Jauna'ren errukia ta gure gogoak beraganatzeko dauan egarria?.
-
Gai oni buruz, Eleiz-arau batzuk, jakingarri dira-ta, ementxe ipinten doguz:
Amaren sabel barruan, urteteko erea dagoneraño, ezin iñor ugutzau ledike.